XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HIRUGARREN LAMIA: Ixil zaite, otoi, anaia, antzerki lan hau gizatiarrei eskainia da, eta gizatiar historio bat kondatzen du.

Utz ditzagun gure lamiar arrangurak antzerki idazle lamiarrei, eta gatozen Nafarroa egizkora.

Kronikak kontatzen du, Maria ederraren aitak gauez printzearen aldeko batzuren bisitak ukaiten zituela, amodioaren engainuetarik, beren tronurako hautagaia salbatu nahiz, mehatxatzen zutela: Printzearen begietarik urrun ezazu zure alaba, edo bestela zafraldi bat ematen dizugu, Aitor eta bere lagunek, Orreagan Rolan eta Frantziako hamabi parei eman zutenaren antzekoa.

BIGARREN LAMIA:... eta orduan, adios dama gazte xarmanta!.

LEHEN LAMIA: O politikari zoroak! aitama beldurtiak! Infanteak aurkitu du, non desterratua den bere bihotzeko dama.

Harengana laster egiten du, Konpostelako beilariz maskaturik, Mariak bere zoritxarra negartzen duen bitartean.